Jon Bilbao. University of Nevada-Reno

Jon Bilbao. University of Nevada-Reno

 

Jon Bilbao historialari, bibliografo eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Liburutegiaren eragilea izan zenaren jaiotzaren ehungarren urteurrenean, Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak Jon BilbaoKatedra sortu dute. Eusko-bibliographia: diccionario de bibliografía vasca (10 ale, 1970–1981, gehi eranskinak) erraldoiaren gidari eta unibertsitate irakasle nahiz euskal abertzale aktibo zenari omenaldi egin nahi izan dio katedrari bere izena jarriz Etxepare Euskal Institutuak,  Euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea xede izango du eta 2014ko apirilean jarriko da abian.

 

Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibertsitateko ikerlaria arduratuko da katedra berriaren lehen egitasmoaz -Memoria Bizia: euskal diasporaren oinordetza biziari buruzko proiektua, 2014-16. Estatu Batuak eta Kanada-, Etxepare Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, North American Basque Organizations (NABO) erakundeak etaDeustuko Unibertsitateak sustatuta.